Bertan ageri da IV. Bolumburu Oroimenezko lasterketaren antolakuntzarako dirua lortzeko antolatuko den jaialdi baterako txiste kontalari bat eskatzen duen gutuna. Baita ere Gipuzkoako Atletismo Federazioaren batzarrean itzartutako fetxa lasterketarako adierazten duen gutuna. Horrez gain karrera eguneko informazioarekin liburuxka antzekoak daude. Sarien donazioa eskatzen duen gutuna ere badago eta zoriontze gutuna. Prentsa oharrak ere badaude eta kartela egiteko erabilitako marrazkia
Atletismo
Bertan ageri da III. Bolumburu Oroimenezko lasterketaren hainbat material. Eibarko Udalari eta Gipuzkoako Gobernadore Zibilari eskatutako baimenak, informazio gisako esku-orri bat, lasterketari buruzko idatziak eta beste klubei bidalitako hainbat gonbidapen eta eskertze gutun
Bertan ageri da Lerungo zelaian antolatuko diren atletismo frogen gonbidapena luzatzen duen gutuna
Bertan ageri da Damian Azpiazuri bidalitako gutuna, Mutrikuko atletismo frogetarako animoak bidaliz, eta azalduz lan eguna galduko duenez 30 peseta ordainduko zaizkiola
Bertan ageri da Ermuko Felix Errauzkinek bidalitako gutuna, Arrateko atletismoko frogetara igotzeko ze ordutan geratu diren klubekoak galdetuz
Bertan ageri da Donostin korrituko den lasterketa batera joateko antolatutako tren bidaiaren tramitazio gutuna
Bertan ageri da klubaren gutuna eta Gipuzkoako Atletismo Federazioaren arteko gutuna 7 atletismo lizentzia tramitatzeko
Bertan ageri dira Jesus Alcorta atleta profesional izatetik atleta afizionatu izatera pasatzeko deklarazioa eta klubaren eta Gipuzkoako Atletismo Federazioaren arteko gutunak
Hainbat material daukagu III. Bolumburu Oroimenezko lasterketaren inguruan. Udalari dirulaguntza eskatzeko gutuna daukagu, lasterketaren informazioa emateko eginiko idatzia eta horrez gain hainbat gonbidapen gutun eta beste tramite
Hainbat material daukagu II. Bolumburu Oroimenezko lasterketakoa. Kuriosidade gisa antolakuntzako gutun hauek normala baino ugariagoak dira hasiera batean Urtarrilaren 21ean ospatu behar zelako lasterketa, baina ibilbidearen egoera txarraren ondorioz Otsailaren 4ra atzeratu zen. Bertan ditugu baimenak, dorsalen eskaera eta beste hainbat tramiteren dokumentazioa
Babesleak



