Skip to main content

Atletismo

Signatura
CDE0303
Noizkoa
1948-06-08
Edukia

Bertan ageri dira hainbat gutun Gipuzkoako Atletismo Federazioarena, lehiaketa honen inguruan informazioa bidaliz eta baita kluben artekoak. Horrez gain baimenak ere badaude, eta "Erostarbe Hermanos" empresaren babesle izateko nahia azaltzen duen gutuna. Azkenik probako kartelak, sailkapenak eta prentsa errekorte bat ere badago dokumentazioan

Deskribapena
Aviron Bayonnaisen aurkako lehiaketaren espedientea
Signatura
CDE0298
Noizkoa
1948-11-12
Edukia

Bertan ageri da Jesus Eguren Lascurainek bidalitako gutuna Eibarko Udalari San Andres jaietan korrikako lasterketa antolatzeko baimena eskatuz eta Udalaren erantzuna baimena emanez. Horrez gain tamaina txikiko kartela eta hainbat prentsa ohar ditugu

Deskribapena
San Andres jaiteako korrika lasterketaren espedientea
Signatura
CDE0295
Noizkoa
1948-02-28
Edukia

Bertan ageri dira Eibarko cross txapelketaren informazioa biltzen duen esku-orria eta Gipuzkoako Atletismo Federaziora bidalitako gutuna lasterketaz informatuz. Horrez gain Eibarko "Frente de Juventudes"-i bidalitako gutuna, baimena eman dezaten eta udalaren baimena. Azkenik prentsa oharrak eta sailkapenak ditugu

Deskribapena
Eibarko cross txapelketaren espedientea

Babesleak