Bertan ageri dira lau gutun, klubeko hiru bazkidei zuzenduak, non bi klubetik kanporatuak izan dira ordainketak ez burutzearren eta jokaera txarraren ondorioz, eta besteari 15 eguneko epea ematen zaio ordainketa hauek burutzeko
Gaztelera
Bertan ageri da lehendabizi Elorrioko futbol taldeko presidenteak, antolatzen dituzten jaietara luzatutako gonbidapena. Baita ere Eibarko klubeko presidentearen erantzuna daukagu, gonbidapena eskertuz baina ezingo dela joan azalduz
Bertan ageri da klubak erosi nahi duen idazteko makinaren prezioa azaltzen den gutun bat. Bertan, hainbat plazotan ordaindu nahi ezkero, zeintzuk diren plazo hauek azaltzen dira
Bertan ageri da ez-ohiko batzarraren informazioa eta gonbidapena. Bertan landuko diren puntuak ageri dira eta puntualtasuna eskatzen da
Bertan ageri den gutunean, klubeko bandera hartu duenak bueltatzeko, igandeko festetan ipini beharra dagoelako. Aprobetxatzen da jendearen puntualtasuna eskatzeko festetako ekintza ezberdinetan
Bertan ageri da Ondarruko "Aurrera" taldeak klubari bidalitako gutuna, Eulogio izeneko bazkidearen heriotzagatik doluminak emanez
Bertan ageri da bazkide berrien alta emateko kaptazio erako informazio orri bat, (2 formatu ezberdin daude) behean alta emateko boletina lotuta duena, eta baita ere inongo gastu gabe alta emateko zein fetxararte dagoen baimendua azaltzen duen beste gutun bat
Bertan ageri da batzar orokorrera gonbidatzeko esku-orria, bertan landuko diren gaiak azalduz
Bertan ageri da tamaina txikiko informazio orri bat, klubean emango den fisiopatologiaren inguruko hitzaldi batena
Bertan ageri dira gutun berdinaren bi kopia, futbol emaitzengatik zorionduz. Gutunaren kuriositatea da, testu berbera lehenengoan J.D. Arrateri zuzendua dagoela eta bigarreangoan S.D. Eibar taldeari