Skip to main content

Txirrindularitza

Signatura
CDE0079
Noizkoa
1934-06
Edukia

Bertan ageri da txirrindularitza komisioak klubari 10º "Gran Prueba Eibarresa" antolatzeko bidalitako gutuna, diru laguntza eskatuz. Behean ageri da moztu daiteken zati bat, zenbat diru donatuko den markatuz

Deskribapena
Lehiaketa antolatzeko espedientea
Signatura
CDE0041
Noizkoa
1947-04-27
Edukia

Bertan ageri da klubaren eguneko jai programa, esku-orri antzeko panfleto batean. Eguneko programaz gain, "VII Subida a Arrate" txirrindularitza programaren hainbat zehaztasun ageri dira. Baita era pelota partidaren eta atletismo eta mendi komisioek antolatutako ekintzen berezien zehaztasunak 

Deskribapena
Jaia antolatzeko espedientea
Signatura
CDE0040
Noizkoa
1945-04-29
Edukia

Bertan ageri da klubaren eguneko jai programa esku-orri antzeko panfleto batean. Eguneko programaz gain, mendiko finalisten zerrenda ageri da, eta egun hortan antolatu den "V Gran subida de Arrate" txirrindularitza frogaren hainbat zehaztasun 

Deskribapena
Jaia antolatzeko espedientea
Signatura
CDE0039
Noizkoa
1942-04-12
Edukia

Bertan ageri da finalista eguneko jai programa esku-orri antzeko panfleto batean. Eguneko programaz gain, mendian, txirrindularitzan eta pelotan sarituak izango direnak agertzen dira informazio eran

Deskribapena
Jaia antolatzeko espedientea
Signatura
CDE0025
Noizkoa
1934-07-22
Edukia

Bertan ageri da klubeko 3 partaideek (Adolf Herr, Heinz Mieklei eta Josef Pumperka) egin zuten bizikletako bidaian bidalitako 2 gutun. Bidaia Eibar-Paris-Berlin-Praga-Viena-Roma-Niza-Marseilla-Barcelona-Madrid-Eibar izan zen. Gutunak Madril zein Bourdeoxetik bidaliak izan dira eta hauek jasotako erantzunak daude, beharrezko materialarekin herrialde arteko mugak gurutzatzeko. Horrez gain hiru partaideen karnet tamainako argazkiak daude, eta azken zertifikatu bat Adolf Herr eta Heinz Mieklei-ren klubeko baja sinatuz behin biadaia egin ondoren 

Deskribapena
Bidaia antolatzeko espedientea
Signatura
CDE0015
Noizkoa
1924-05-24
Edukia

Bertan ageri dira klubaren inaugurazioa ospatzeko sorturiko programaren hiru kopia, non aktibitate desberdinak ageri diren, eta hauen artean "La gran fiesta del Pedal" deiturikoa nabarmentzen da. Gutun ugari ditugu talde ezberdinen parte hartzea baieztatuz

Deskribapena
Jai programaren espedientea

Babesleak