Skip to main content

3.04.01.- Lehiaketak antolatzeko espedienteak 

Signatura
CDE0298
Noizkoa
1948-11-12
Edukia

Bertan ageri da Jesus Eguren Lascurainek bidalitako gutuna Eibarko Udalari San Andres jaietan korrikako lasterketa antolatzeko baimena eskatuz eta Udalaren erantzuna baimena emanez. Horrez gain tamaina txikiko kartela eta hainbat prentsa ohar ditugu

Deskribapena
San Andres jaiteako korrika lasterketaren espedientea
Signatura
CDE0295
Noizkoa
1948-02-28
Edukia

Bertan ageri dira Eibarko cross txapelketaren informazioa biltzen duen esku-orria eta Gipuzkoako Atletismo Federaziora bidalitako gutuna lasterketaz informatuz. Horrez gain Eibarko "Frente de Juventudes"-i bidalitako gutuna, baimena eman dezaten eta udalaren baimena. Azkenik prentsa oharrak eta sailkapenak ditugu

Deskribapena
Eibarko cross txapelketaren espedientea
Signatura
CDE0292
Noizkoa
1947-04-01
Edukia

Bertan ageri da Arrateko zelaian antolatu nahi den Eibar eta Elgoibar arteko atletismo lehiaketari buruzko gutuna. Arazoa da egun berean VII. Arratera igoera dagoela, eta proba hau ezin daiteke fetxaz aldatu

Deskribapena
Eibar eta Elgoibar arteko atletismo lehiaketaren espedientea
Signatura
CDE0272
Noizkoa
1947-11-18
Edukia

Bertan ageri da IV. Bolumburu Oroimenezko lasterketaren antolakuntzarako dirua lortzeko antolatuko den jaialdi baterako txiste kontalari bat eskatzen duen gutuna. Baita ere Gipuzkoako Atletismo Federazioaren batzarrean itzartutako fetxa lasterketarako adierazten duen gutuna. Horrez gain karrera eguneko informazioarekin liburuxka antzekoak daude. Sarien donazioa eskatzen duen gutuna ere badago eta zoriontze gutuna. Prentsa oharrak ere badaude eta kartela egiteko erabilitako marrazkia

Deskribapena
IV. Bolumburu Oroimenezko lasterketaren antolakuntzarako espedientea

Babesleak