Skip to main content

Pedro Lopez Aurteneche

Signatura
CDE0099
Noizkoa
1972-08-19
Edukia

Bertan ageri da urtero derrigorrez Gipuzkoako Gobernazio Zibilari bidali behar zitzaion dokumentazioa. Zuzendaritza taldearen izenak, urteko balantze ekonomikoa, hurrengo urteko presupuestoa, batzarretako aktak eta 300 pesetako tasa, estatuko bonoen bidez ordaindua. Bono hauek ez dira ageri

Deskribapena
Beharrezko dokumentazioa aurkezteko espedientea
Signatura
CDE0098
Noizkoa
1971-10-02
Edukia

Bertan ageri da Eibarko Udalak klubari egiten dion Santa Cruz eskolaren konzesioa. Klubak 1971ko gutunean emango dion erabilera azaltzen du eta 1972ko gutunean lekua konpondu behar dela azaltzen du, horretarako pentsatu duten plana azalduz. Baita ere eskolaren planoa ageri da

Deskribapena
Santa Cruz eskola konpontzeko espedientea
Signatura
CDE0005
Noizkoa
1971-05-07
Edukia

Bertan daude 1971ko estatutuen aldaketaketaren dokumentu originalak eta kopia, baita ere estatutuak biltzen dituzten lau liburuxka, Gobernuko ministeritzaren bisatuaren dokumentu originala eta kopia eta azkenik gipuzkoako gobernadore zibilaren zirkularra klubaren betebeharren ingurukoa

Deskribapena
Estatutuak aldatzeko espedientea

Babesleak