Skip to main content

Gaztelera

Signatura
CDE0265
Noizkoa
1946-11-29
Edukia

Bertan ageri dira Jesus Alcorta atleta profesional izatetik atleta afizionatu izatera pasatzeko deklarazioa eta klubaren eta Gipuzkoako Atletismo Federazioaren arteko gutunak

Deskribapena
Atleta afizionatu izatera pasatzeko espedientea
Signatura
CDE0264
Noizkoa
1946-01-10
Edukia

Hainbat material daukagu III. Bolumburu Oroimenezko lasterketaren inguruan. Udalari dirulaguntza eskatzeko gutuna daukagu, lasterketaren informazioa emateko eginiko idatzia eta horrez gain hainbat gonbidapen gutun eta beste tramite

Deskribapena
III. Bolumburu Oroimenezko lasterketa antolatzeko espedientea
Signatura
CDE0263
Noizkoa
1945-01-10
Edukia

Hainbat material daukagu II. Bolumburu Oroimenezko lasterketakoa. Kuriosidade gisa antolakuntzako gutun hauek normala baino ugariagoak dira hasiera batean Urtarrilaren 21ean ospatu behar zelako lasterketa, baina ibilbidearen egoera txarraren ondorioz Otsailaren 4ra atzeratu zen. Bertan ditugu baimenak, dorsalen eskaera eta beste hainbat tramiteren dokumentazioa

Deskribapena
II. Bolumburu Oroimenezko lasterketa antolatzeko espedientea
Signatura
CDE0257
Noizkoa
1945-06-18
Edukia

Bertan ageri da klubak Gipuzkoako Atletismo Federaziora bidalitako gutuna, klubaren atsekabea adieraziz bertako atletek ez dutelako Gipuzkoako Txapelketan parte hartzeko gonbidapenik jaso. Baita ere Federazioaren erantzun gutuna daukagu

Deskribapena
Gipuzkoako txapelketan parte hartzeko espedientea

Babesleak